6 konpromiso

Euskara sustatzeko eta bultzatzeko

Bizimodu bat euskarari duintasuna emateko. Gure hizkuntza bere lekuan jartzeko.

Kideak

behar ditugu

Erabilera

handitzeko

Euskarari

arnasa emateko

img

Beste euskaldun batekin beti euskaraz

Bai, euskaldunen artean aurrez aurre beti euskaraz, ohitura sortzeko

01

Erakundeetan euskaraz

Erakunde eta zerbitzu publiko guztietan arreta euskaraz eskatuko dugu

02

Zure seme-alabekin beti euskaraz

Gure seme-alabekin, posible denean, euskara izango da hizkuntza bakarra.

03

Ekintzak euskaraz

Euskarazko ekintzak bultzatu eta beraietan parte hartu: zure herrian, lanean, ikastolan, berbalagun talde batean…

04

Edukiak euskaraz

Euskarazko edukiak sortzen eta kontsumitzen saiatuko gara: irratian, telebistan…

05

Lagundu ikasten dutenei

Euskara ikasten dutenei doako laguntza eskainiko diegu.

06

Galderak

Zer da L.A.E.?

L.A.E. (“Lehen Aukera Euskeraz”en akronimoa) euskaraz bizi nahi dugun adin guztietako gizon zein emakumentzat irekia dagoen elkartea da. Horretarako LAE 6 konpromisotan oinarritzen da. Konpromiso horiek euskararekin bizimodu zintzo eta baliozkoa egitera bultzatzen zaituzte.

Zer ez da L.A.E.?

L.A.E. ez da alderdi politiko bat, ezta enpresa bat ere. Ez du onura ekonomikorik bilatzen eta ez du inoren kontra egiten. Ez du inori ezer inposatzeko edo inor behartzeko helbururik.

Zein da gure helburua?

LAEren helburua euskararen egoera hobetzea da. Izan ere, euskara ez erabiltzearen ondorioa hizkuntza desagertzea da. Adibideak eta ereduak eman behar ditugu, batez ere gazteen artean.

image