Bai, konpromiso horiek onartzen ditut eta beteko ditut.
Bai, saiatuko naiz beste kide batzuk bilatzen.
Elkarte honetan ez dago langilerik, denok laguntzen dugu.
Nahiz eta zaila den, nahiz eta amorrua sentitu, beti errespetuz jokatuko dut.
LAEkideok, gure hizkuntzaren erabilerari dagokionez, ondorengo konpromisoa hartzen dugu:
Euskeraz dakitenekin beti ere euskeraz egiten saiatzea, nahiz eta beraien euskera maila ona ez izan. Ez dago munduan hizkuntza bat berba egin barik ikasten dena. Arreta euskeraz eskatzea, leku guztietan eta zerbitzu guztietan, publiko zein pribatuan. Enpresa guztietan, hornitzaile guztiekin, telefonoz edota aurrez aurreko batzarretan. Fakturak, menuak, gutunak eta komunikazioak euskeraz eskatuko ditugu. Enpresa handi zein txikietan.
Elkarrizketa guztiak euskaraz hasten saiatuko gara. Gu hasiz gero, gure solaskidea euskaraz dakigula ohartuko da eta, horrela, hau ere, euskaraz jakinez gero, guri ere euskaraz egiten saiatuko da. Zeozer euskeraz esaten dugunean, euskara ulertuz gero, hitz egiten saiatu dadin animatu behar dugu, nahiz eta bere maila ona ez izan. Beti eskatuko ditugu gure hizkuntza eskubideak errespetatzea irribarre handi batekin eta asmo onenarekin.
Izena emateko, galdetegi hau (https://www.lae.eus/izena-eman) betetzea besterik ez duzu.
Ekintzei buruzko informazioa bidaltzeko baino ez dugu erabiliko zure posta helbidea, ez ditugu datu hauek ezertarako gehiago erabiliko.
Zure postal helbidean, LAE txartela eta pasahitza duen ongi etorri posta bat jasoko duzu.
LAEkide bakoitzak urtero 6 Euro ordaintzen ditu.
Diru hori euskeraren aldeko ekintzak antolatzeko, gutunak bidaltzeko, batzarrak prestatzeko, iragarkietarako eta orohar, elkartea sustatzeko erabiliko da.