Zergatik?

Gure iritziz gizarte hobeagoa sortzen dugulako gure hizkuntza erabiltzen dugunean. Horretaz gain:

Euskal Herriko herri gehienetan pertsona batzuk erosoago sentitzen dira euskeraz hitz egiten dutenean. Euskeraren egoera hobetuz, beraien hizkuntza erabiltzeko eskubidea errespetatuko genuke.

Zertarako ikasi erabiliko ez dugun hizkuntza bat? Ez dauka zentzurik hizkuntza bat 4 urtez ikasteak, azterketa soil bat egiteko, eta gero, urte batzuk pasata, arazoak edukitzea esaldi sinple bat esateko.

Bai, geurea eta inorena ez. Hizkuntzek ez daukate jaberik, denonak dira. Bertoko hizkuntza da euskara eta guk dugu berba egiteko aukera. Gure euskera ez da beste inon erabiltzen, eta beraz, ez dugu hemendik kanpo laguntzarik aurkituko.

Zergatik ez dut nire hizkuntza orain erabiltzen?

Ez dago beste biderik, guk gure hizkuntza erabili ezean, erakundeek ezin dute ezer egin. Gure esku dago.

Nortzuk? Gure hizkuntza, mendeetan zehar, hona ekarri zutenek. Axular, Aita Larramendi, Elbira Zipitria, Bonifacio Echegaray, José Miguel de Barandiaran, Lauaxeta, Polixene Trabudua eta beste askok lan gogorra egin zuten euskeraren alde.

Bai, euskara askatasuna da. Eta euskaraz hitz egiten duzun bitartean libre zara. Ia momentu guztietan zure bizitzan ez zara libre izango hitz egiten duzun hizkuntza aukeratzeko. Elkarte honen bidez libreagoa izango zara.
Gernikako Arbola